birdcenter

LURRASKAen kokapena urdaibaiko Biosfera Erreserban oso egokia da.

Eskoletako egonaldietan eskualdeko herri garrantzitsuak bisita daitezke. Urdaibako padura ezagutzeko aukera ere badugu eta garrantzi natural eta kultural dituzten beste toki batzuk ere

 

URDAIBAIKO PADURETARA BISITA

Padurak erreketako ur geza eta itsasoko ur gazia batzen diren hezeguneak dira. Produktibitate biologiko handiko tokiak dira komunitate ugari eta ezberdinak mantentzen dituzte. Urdaibai Euskal Herriko padura garrantzitsuenetarikoa da.

Ikasleekin egiten ditugun bisitatan, bertako ekosistema aztertzeko, eta sasoiko hegaztiak behatzeko aukera izaten dugu.

 

 

GERNIKA ETA BERMEO EZAGUTZEN

Ikastetxetako egonaldietan inguruko herri nagusiak ezagutzeko ibilbide ezberdinak egin daitezke. Honela, Gernikan Juntetxea, Euskal Herria Museoa edota Bakearen museoa bisita daitezke eta Bermeo oso ikusgarria den Arrantzalearen Museoa.

 

 

EUSKADIKO BIODIBERTSITATE ZENTRURA BISITA

Busturi herrian Euskadiko Biodibertsitate zentrua dago. Lurraskako egonaldietan zentro hau bisitatzeko aukera izaten da.

 

 

OMA ETA BASONDO BAILARATATIK IBILBIDEA

Oma eta Basondo bailaratan kontserbazioa eta garapena batera doazela antzeman ditzakegu. ibilbide hau egitean kare harriz osatutako paisaia aurkitzen dugu eta aspaldiko nekazaritza sistemarekin topo egiten dugu.

URDAIBAIn nekazaritza-sistema baliotsuak eta baserri tradizionalez, auzoz eta garrantzi historiko-ekonomikoa duten hirigunez osatutako paisaia anitz eta armonikoak daude. Guzti hau bailara hauek bizitatzean eztertu dezakegu.

 

URDAIBAI BIRD CENTER

Urdaibai Bird Center hegaztiak eta euren migrazioa lerro nagusitzat hartzen daben ikerketa eta dibulgaziorako erreferentziako zentroa da. Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatzen du. Bisitariak aukera izango du egun batez zentroan bertan burutuko den ikerketa-lanetan aritzeko.

Bisita hau aldez aurretiz erreserbatu behar da.

 

 
 
    Baserri eskola Udalekuak Aterpea    
LURRASKA INGURUGIROA ZENTROA Lurraska baserria, Kanpantxu auzoa. 48320 Ajangiz, Bizkaia . Tel: 94 625 72 45. E-mail: lurraska@lurraska.com