Opor garaietan Lurraskan 6-12 urte bitartekoentzako Udaleku txanda ezberdinak antolatzen dira.
Garai honetan, baserri giroko ekintzak egin ditzakete, zaldiz ibili, Urdaibaiko hondartzak bisitatu, inguruko herrietatik ibilbide ezberdinak egin, edota kanoetan ibil daitezke. ekintza guzti hauek adin ezberdinei egokituta daude.
Lurraskan, Guraso Elkarteek ere antola ditzakete udalekuak. Interesatuta egon ezkero, egitarau bereziak eta aurrekontua eskatzea gomendatzen dugu
|