Basoa Biosferaren Urdaibai Erreserbako paisaian ekosistema guztiz garrantzitsua da. Baserri eskolan bertan baso misto bat daukagu eta bere osaera eta funtzionamendua ezagutzeko erabiltzen dugu. Modu berean basoko maizterrek uzten dituzten lorratzekin aztarna-tailerra egiten dugu.
Azkenez, basotik eskuratzen ditugun ondasunak argudiotzat erabilita, birziklapen-tailerra egiten dugu. |