Lurraska Ingurugiro Hezkuntzarako zentroa da.

Baserri eskola hau 1995. urtean eraikia izan zen, eskola umeei eta beste elkarte batzuekin ingurugiroaren hezkuntza lantzeko asmotan sortu zen.

Lurraskako egoitza 130 pertsonentzako egokituta dago. Eraikuntza nagusiaren inguruan, aisialdirako eraikuntza bat, ukuiluak, garaia eta estaliko beste gune batzuk ere aurkitu ahal ditugu.

Urtean zehar Euskal Herri osoko eskola umeek bisitatzen gaituzte. Bisita hauetan, baserri inguruko lanetan parte hartzen dute, bertoko animaliak zaintzen dituzte eta Biosferaren Urdaibai Erreserbako inguruak eta ohiturak ezagutzeko aukera izaten dute.

 

 

 
 
    Baserri eskola Udalekuak Aterpe    
LURRASKA INGURUGIROA ZENTROA Lurraska baserria, Kanpantxu auzoa. 48320 Ajangiz, Bizkaia . Tel: 94 625 72 45. E-mail: lurraska@lurraska.com