Lurraska, Ingurugiro hezkuntzarako zentroa Biosferaren Urdaibai Erreserban kokatura dago. Ajangiz herrian, gernikatik hurbil.

Lurraska bartaraino bai kotxez edota autobusez hel daiteke. Garraio publikoa erabiliz ere Gernika herriraino hurbil gaitezke.

BI_635 bidea hartu behar da Zornotzan.

Gernikako saiesbidera heltzean Gernika herri barrura sartzen den norabidea jarraitu beharrean, Lekeitioko norabidea hartu. Hemendik 300 metrotara gutxi gorabehera irteera bat dago, Industriaaldea markatzen duena; hemendik atera eta errotonda batetara heltzen zarete. Errotonda horri buelta erdia emanda KANPANTXU markatzen duen bidea jarraitu. Zubi bat gurutzatu eta hemen eskumatara gelditzen den bidea hartu behar da, bidegorri moduan markatuta; aldapan gora igoko zarete eta lehenego aldapa igo ondoren etxea ikusten hasiko zarete. Jarraitu apur bat gorago eta etxeko sarrera nagusia ikusiko duzue; bertan duzue tokia autobusa utzi eta deskargatzeko.

 

 
 
 
 
    Baserri eskola Udalekuak Aterpea    
LURRASKA INGURUGIROA ZENTROA Lurraska baserria, Kanpantxu auzoa. 48320 Ajangiz, Bizkaia . Tel: 94 625 72 45. E-mail: lurraska@lurraska.com