Lurraska ingurugiro zentroak eraikuntza ezberdinak ditu.
ERAIKUNTZA NAGUSIAn hiru solairu daude orotara 1.000m2 dituelarik. Berton sukaldea eta umeen eta irakasleen jantokia aurkitzen dira. Bigarren eta Hirugarren solairuan, logelak eta dagozkien bainugelak daude.
Lan tailerrak eraikuntza nagusiaren lotuta daude. Berton eskulanetarako tailerra dugu, laborategia eta ogia egiteko tokia ere, bere egurrez egindako suaz berotzen den labearekin. Hortxe dago birziklapen-tailerra ere.
UKUIKUA, etxetik metro batzuetara dago. Toki hau emeen behar izanetara egokituta dago. Ukuilaren ondoan 600m2 dituen zalditoki estalia daukagu umeak zaldi gainean lasai ibiltzeko modukoa.
Eraikuntza nagusiaren ondoan jolastoki ederra daukagu, berton zabuak, kirol askotarako zelaia eta estalitako bi aterpe.
Etxearen ondoan, bi baratza eta bi negutegi ditugu
Orotara, Lurraska baserri eskolak 80.000m2-ko lursaila du, eta beheko aldetik, oka ibaiarekin muga egiten, bertoko basoa eta larreak aurkitzen dira.
|